Ermanno Olmi |
---|
|
|
Jaiotza | Bergamo, 1931ko uztailaren 24a |
---|
Herrialdea | Italia Italiako Erresuma (1931ko uztailaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2018ko maiatzaren 7a) |
---|
Bizilekua | Italiako Erresuma |
---|
Heriotza | Asiago, 2018ko maiatzaren 7a (86 urte) |
---|
Heriotza modua | : eritasuna |
---|
|
Seme-alabak | |
---|
|
Hizkuntzak | italiera |
---|
|
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, ekoizpen diseinatzailea, zinema ekoizlea, eszenografoa, idazlea eta errealizadorea |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Kidetza | Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (en) |
---|
|
|
Ermanno Olmi (Bergamo, 1931ko uztailaren 24a - Asiago, 2018ko maiatzaren 7a) italiar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.
Biografia
Olmi nekazari familia baten barruan jaio eta hazi zen, eta, bi urte besterik ez zuela, Milanera joan zen bizitzera.[1]
1958an zuzendu zuen lehenengo filma, Il tempo si è fermato, eta hiru urte geroago Il posto zuzendu zuen. 1963an, berriz, Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte, I fidanzati lanarekin. Lan horrek egin zuen ezagun Olmi nazioartean, eta haren zinemaren ezaugarri nagusiak finkatu zituen. Izan ere, gizarteak baztertutakoetan jarri zuen sarritan mira.[1]
1978an bere maisulanetako bat estreinatu zuen: L'albero degli zoccoli. Lan horrekin Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen, eta baita Donatello eta Cesar sariak ere.[1]
Hamarkada bat geroagokoa da La leggenda del santo bevitore, Joseph Rothen testu autobiografiko batean oinarritutako filma. Lan horrekin Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako Zinemaldian.[1]
Orduz geroztik, Il mestiere delle armi (2001), Tickets (2005), Centochiodi (2007) eta Torneranno i prati (2014) zuzendu zituen.[1]
2008an Veneziako Zinemaldiak ibilbidea aitortu zion Urrezko Lehoi batekin.[1]
Filmografia
Zuzendaria
Ekoizlea
Erreferentziak