Matematikan, multzoan definituriko erlazio bitarrabihurkaria edo erreflexiboa da, baldin -ko elementu oro bere buruarekin -ren bidez erlazionatuta badago.
Hau da,
Hori gertatzekotan, esaten dugu -k propietate bihurkaria betetzen duela.
Erlazio erreflexiboaren aurkako den erlazioari, hots, -ko inolako elementurik ez badago bere buruarekin -ren bidez erlazionatuta, erlazio antirreflexiboa deritzo; eta honela adierazten da:
Hori gertatzekotan, esaten dugu -k propietate antirreflexiboa betetzen duela.
Adierazpidea
Bedi multzoan definitutako erlazio erreflexiboa edo irreflexiboa, orduan -ren adierazpidea desberdina da, erlazio bitarra adierazteko moduaren arabera.
Biz planoko zuzen guztien multzoa, zuzenen arteko paralelotasun-erlazioa || bihurkorra edo erreflexiboa da, zuzen oro bere buruaren paraleloa baita.
Sea planoko zuzen guztien multzoa, bi zuzenen arteko perpendikulartasun-erlazioa bihurtzezina edo antirreflexiboa da, zuzen oro bere buruaren elkarzut ezin baita.
Noren aita izatea eta Noren ama izatea bihurtzezinak edo antirreflexiboak dira, inolako kasutan inor bere buruaren aita edo ama ezin baita.