Erkiaga Erdikoa Ispasterko Soloaran auzoan dagoen baserri gotikoa da, barrokoan itxura aldatua.
Izena
Erkiaga izeneko baserriak (Erkixa, herri hizkeran) hiru dira (Goikoa, Erdikoa eta Behekoa), eta Ispasterko Udalaren katalogoan argi bereizirik ageri badira ere,[1] hainbat leku eta argitalpenetan Erkiaga Erdikoa eta Erkiaga Behekoa baserriak nahasiak aurkitzen ditugu, batenak diren ezaugarri edo irudiak besteari esleituz, etabar.[2]
Historia eta ezaugarriak
Erkiaga Erdikoa berez 1500. urte ingurukoa da, fatxada zaharren ezaugarriek erakusten dutenez. Baina 1788an aurrealdea gehitu zitzaionean itxura erabat aldatu zioten: orain aurrealdea barrokoa da, pegora[3] batera ematen duen arku eskartzanoarekin; horren barruan ageri da antzinako fatxada gotikoa.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak