Eriniak (antzinako grezieraz: Έρινύες Erinyes), greziar mitologian, infernuko mendekuaren jainkosak ziren. Erromatar mitologianFuriae deitzen zitzaien. Erinia hitzak bortxaz hildakoaren mamua, hiltzaileari jarraitzen diona, adierazten du. EskilokEumenideak («Onuragarriak») deitu zien, izen beldurgarri hura baztertuz. Hesiodok Lurraren eta Kronosek irendu zuen Uranoren odol-tanten alabatzat jo bazituen ere, Lurraren edo Gauaren alabatzat hartu ohi dira. Dontzeila hegodun gisa irudikatzen dira, suge kiribilduz osaturiko ilea eta itxura izugarria dutela. Greziako idazleek hiru erinia aipatzen dituzte: Alekto, Tisifone eta Megera.