Enekoitz Azparren

Enekoitz Azparren

Bizitza
JaiotzaDonostia2002ko otsailaren 5a (22 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaMikel Azparren
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi (en) Itzuli 2021-2022
Euskaltel-Euskadi 2023-2024
Q36.5 Pro Cycling Team 2025-
 

Enekoitz Azparren Irurtzun (Donostia, 2002ko otsailaren 5a), txirrindulari gipuzkoarra da.

Kirol ibilbidea

Azparrendarrek txirrindularitzarekin lotura hestua daukate, aita Mikel Azparren afizionatuetan aritu zen eta anaia Xabier Mikel profesionala da 2021etik aurrera Euskaltel-Euskadi taldean.[1] Umetan hasi zen Donosti Berri Txirrindula Eskolan lehenbiziko pausuak ematen.

Juniorretan, Laboral Kutxa-Fundación Euskadi taldean egon zen, Jorge Azanza kirol zuzendariarekin. Errodatzaile ona, Euskal Herriko hainbat probatan gailendu zen, bai eta pistako zenbait lasterketetan ere.

2021ean, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen eta hirugarren sailkatu zen Espainiako erlojupeko txapelketan (23 urtez azpiko mailan). 2022ko denboraldian, Euskal Herriko txapelketa eskuratu zuen[2] eta Euskaldun Txapelketako probetan ere nabarmendu zen. Abuztuan, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen.

2023an profesionaletara pasatu zen Euskaltel-Euskadi taldean, non Xabier Mikel anaiarekin bat egin zuen.[3]

Palmaresa

2019

  • Gipuzkoako erlojupeko txapelketa (junior)

2020

2021

2022

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!