Emily Frances Valentine, hedabideetan "errugbiaren lehen-dama" gisa ezaguna[1], dokumentatutako lehenengo emakumezko errugbilaria izan zen, 1887an jokatu baitzuen 10 urte zituela. XIX. mendean errugbian aritu zen emakume ezagun bakarra da. Valentineren erregistroa aurkitu aurretik ezaguna zen lehen emakumezko errugbilaria Mary Eley zen, 1917ean jokatu zuena, 16 urte zituela, Cardiffen[1].
Errugbia
Valentine Fermanagh konderrian jaio zen, Ipar Irlandan, 1878 inguruan, eta sei anai-arrebetatik gazteena izan zen.[1] Lehen errugbi-partida jokatu zuen Portorako Errege Eskolan, William Valentine aita zuzendari laguntzaile izendatu eta hiru urtera. Bere memorien arabera, 1887ko neguan, txapela eta berokia kendu zizkion bere bi anaiekin (William, 16 urtekoa, eta John, 10 edo 11 urtekoa) jolasteko, mutil bat falta baitzen jolasteko.[3][4] Jokatutako lehen partidan entsegua egin zuen.[4] Eskola barruko praktiketan eta topaketetan parte hartzen jarraituko zuen Valentinek taldearekin, eskolako erregistroen eta berak idatzitako gutunen arabera.
Bizitza pertsonala
Hegoafrikara emigratu zuen XIX. mendearen amaieran. Bertan eraizaintza ikasi zuen eta Galway abizena hartu zuen John Galeway militarrarekin ezkondu ostean, 1909an. 1915ean Indiara mugitu eta, eta agian Kanadara beranduago. Ingalaterran ezarri zen azkenik, eta bertan hil zen[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak