Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarea
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarea 1995ean sortu zen, eta informazio-unitate espezializatuz osatuta dago. Zentrook generoan (genero-ikasketak), feminismoan eta emakumetan espezializatutako dokumentu-funtsak dituzte. Sareak liburutegiarteko lankidetza eta koordinazioa indartzea du xede, arazo komunak konpontzeko eta zentroen jarduna erraztuko duten lan-tresnak sortzeko.[1]
Sarea ia autonomia erkidego guztietan hedatuta dago. Kide diren liburutegiak eta dokumentazio-zentroak erakunde desberdinetakoak dira, eta erabilera publikokoak. Beren funtsak katalogatuta eta antolatuta daude, prozedura normalizatuen arabera, eta indexazio-hizkuntza ez-sexistak erabiltzen dituzte. Langileak agiri-kudeaketan eskarmentudunak dira.[2]
Historia
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen lehen bilera 1993an Madrilen egin ziren Estatuko Jardunaldi Feministan izan zen. «Juntas y a por todas» goiburuarekin egin ziren jardunaldiotan emakumeen gaineko dokumentazioa kudeatzeari buruz antolatutako lantegi batean, zehazki.
1994an, Iruñeko IPES elkartearen emakumeen liburutegiak emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen lehen topaketa antolatu zuen, eta 1995ean, ostera, Madrilgo emakumeen liburutegiak antolatu zuen bigarren topaketa. Orduan eratu zen Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen sarea.[3]
Emakumetan eta generoan espezializatutako espainiar estatuko agiritegien arteko komunikaziorako eta lankidetzarako baliabidea izateko sortu zen sarea.[4]
Sarea osatzen duten zentro motak
Zein administrazioren mende dauden arabera, lau talde bereizten dira:[5]
Berdintasun-politika publikoak sustatzen dituzten estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioetako gobernu-erakundeen mende daudenak.
Udalei eta foru-aldundiei loturiko toki-administrazioko liburutegiak eta informazio- zein baliabide-zentroak.
Mugimendu feministari loturiko elkarteen liburutegiak.
↑(Gaztelaniaz) Bonachela, Aurelia Daza; Meseguer; Jiménez; Vallés. «Bibliotecas de mujeres: unas grandes desconocidas», Mi biblioteca: La revista del mundo bibliotecario, ISSN 1699-3411, 9. zenbakia, 2007, 106-115 orrialdeak.