Emakumeak Bletchley Parken

 

Hautatutako emakumeak

  Atal honetan hautatutako emakume gutxi batzuen historiak kontatzen dira, zeinak Bletchley Park-ean lan egin zuten.

Mavis Batey

Mavis Lilian Batey (Née Lever) Dulwichen jaio zen, 1921eko maitzak 5ean. Ama jostuna zuen eta aita posta bidezko langilea zen. Norburyn hazi zen eta Croydoneko Colomako Komentuko Nesken Eskolara joan zen.[1] Londreseko University Collegen ari zen alemana ikasten, Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, bereziki erromantiko alemaniarretan kontzentratuz.


Hasiera batean, The Times-en zutabe pertsonalak egiaztatzeko hartu zuten, espioitza mezu kodetuetarako, baina 1940an Bletchley Park-en codebreak bezala lan egiteko kontratatu zuten.Dilly Knoxen laguntzaile gisa lan egiten zuen, eta Matapango guduaren aurreko deszifratze ahaleginean buru-belarri sartuta zegoen. The Daily Telegraph-en arabera, hainbeste ohitu zen banakako operadore etsaien estiloetara, non horietako bik Rosa izeneko neska-laguna zutela zehaztu ahal izan zuen, eta ideia horrek teknika arrakastatsu bat garatzeko aukera eman zion.[2]

1941eko abenduan Belgrad eta Berlin arteko mezu bat hautsi zuen. Dilly Knoxen taldeari, Abwehr-eko Enigmaren kableatuan lan egiteko aukera eman ziona, lehen hautsezintzat jotzen zen Enigma makina.[1] Bletchley Parken zegoela, Keith Batey ezagutu zuen, matematikari eta lankide kodetzaile bat, elkar ezkondu ziren 1942an.

Jane Fawcett

Jane Fawcett (Née Hughes) Hut 6an esleitua izan ze, emakumeentzako "Dekodifikazio Gela" bat.[3] Gelako baldintzak kaskarrak ziren, argi gutxi zuten, gela hotzak ziren eta gaizki aireztatuak, gainera, emakumeak ordu luzez jarduten ziren lanean, muturreko presiopean.[4] Hut 6an, Janek eguneroko Enigma gakoak jaso eta bere Typex makinetan idazten zituen. Horrela gero zehaztu ahal zuten mezuak alemaniar ezagugarriak ote ziren.[5]

1941eko maiatzaren 25ean, Hughesek eta beste hainbat emakumek Bismarck korazatu alemaniarraren bilaketaren berri eman zitzaien. Denbora gutxira, Bismarcki buruzko mezu bat deskodetu zuen, bere egungo egoera eta Frantzian zuen helmuga zehazten zituena. Ondoren, <i id="mwwg">Bismarcki</i> eraso izan zion Errege itsas armadak eta maiatzaren 27an hondoratu zen. Hori izan zen codestrerren lehen garaipen esanguratsua, horrela, proiektuaren baliagarritasuna erakutsiz.[5][6]

Bere lana ez zen laurogeita hamarreko hamarkadararte argitaratu, izan ere; 1939ko Britainia Handiko Sekretu Ofizialen Legearen arabera sailkatua izan zen.[3] Itsas armadan publikoki ezagututako heroikoetatik alderatura Fawcettek esan zuen, " lotsatu samar sentitzen gara Bletchley bakarrik egin izanaz, galtzaileak bezala. Beraz, egin genuen guztia, oso lan gogorra eta ikaragarri zorrotza izan zela genekiena, bat-batean erakutsia izan zena horretaz hitz egiteko eskatu zigutenean, nahiko abailduta sentitu ginen. Ez nion inoiz inorri hau aipatu izan, ezta nire senarra ere. Nire bilobak oso harrituta gelditu ziren".[4]

Jean Valentine

Jean Valentine bonba deszifratzeko gailuaren operadore bat izan zen, Hut 11an Inglaterrako Bletchley Park-ean. Gailua Alan Turingek eta beste batzuek Bigarren Mundu Gerran diseinatu zuten.[7] "Wrens" (Emakumearen Errege Itsas Zerbitzua, WRNS)-ko kidea zen.[8] Denbora horretan, Buckinghamshireko Steeple Claydonen bizi izan zen. Asteko 15 Xilinetan (75 peniketan) hasi zen lanean. Lankideekin batera, 1970eko hamarkada erdira arte isilik egon zen bere gerra lanari buruz.

Azkenaldian, Jean Valentinek bonbaketariaren berreraikuntzaren parte izan zen, Bletchley Parkeko Museoan, 2006an osatua izan zena.[9] 2006an esan zuen: "Jendea ateetatik sartzen ez bada, historiaren ezinbesteko pieza bat galtzen da. Zenbat eta gehiago hezi, hobe". Bletchley Parkeko Museoan berreraikitako bonbardatzailea erakusten du, eta bertan tourrak ere gidatzen ditu.[10][11] Bletchley Parken 2009an egindako bilera garrantzitsu batean parte hartu zuen.

2012ko ekainaren 24an, Jean Valentinek Bletchley Parken eta beste leku batzuetan izandako gerra-esperientziei buruz hitz egin zuen, Alan Turingen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Turing 's Worlds ekitaldi baten barruan, Oxfordeko Unibertsitateko Etengabeko Hezkuntzako Rewley Etxeak antolatuta, Matematikaren Historiarako Britainiar Elkartearekin (BSHM) lankidetzan.

Joan Clarke

Joan Elisabeth Lowther Murray (née Clarke) kriptoanalista eta numismatikoa zen. Arreta gunea pertsonalki bilatu ez bazuen ere, bere rol garrantzitsuak Alemania naziaren komunikazio sekretuak deszifratu zituen Enigma proiektuan, bere sari eta aipamenak lortzea bultzatu zuen, hala nola 1946an, Britainiar Inperioaren Ordenako (MBE) kide izendatzea.[12]

Betty Webb

Betty Webb (née Particip-Stevens) Lurralde Zerbitzu Laguntzailean (ATS) egon zen lanean, 5 urtez, 1941etik 1946ra, denbora horretan, Bletchley Parkean kodeak hausten lan egin zuen.[13][14][15][16]

  1. a b Smith, Michael. (20 November 2013). «Mavis Batey» The Guardian (Guardian News and Media Limited). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "guardObit" defined multiple times with different content
  2. Tom Chivers. (12 October 2014). «Could you have been a codebreaker at Bletchley Park?» Daily Telegraph.
  3. a b Schudel, Matt. (28 May 2016). «Jane Fawcett, British code-breaker during World War II, dies at 95» The Washington Post. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "washpostobit2" defined multiple times with different content
  4. a b Smith, Julia Llewellyn. (10 January 2015). «The Deb of Bletchley Park: 'There was always a crisis, a lot of stress and a lot of excitement'» The Daily Telegraph. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "telegraph-20153" defined multiple times with different content
  5. a b Weber, Bruce. (28 May 2016). «Jane Fawcett, British Decoder Who Helped Doom the Bismarck, Dies at 95» The New York Times. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "nyt-obit2" defined multiple times with different content
  6. «Jane Fawcett, Bletchley decoder – obituary» The Daily Telegraph 25 May 2016.
  7. ComputerHeritage. Operating the Bombe: Jean Valentine's story. YouTube.
  8. Lewis, Katy. (3 June 2009). «Breaking the codes: Former Bletchley Park Wren, Jean Valentine, reveals exactly what went on at the World War II codebreaking centre» Beds, Herts & Bucks (BBC).
  9. Fenton, Ben. (7 September 2006). «Bletchley hums again to the Turing Bombe» The Telegraph.
  10. Addley, Esther. (7 September 2006). «Back in action at Bletchley Park, the black box that broke the Enigma code» The Guardian.
  11. Jean Valentine explains the bombe YouTuben.
  12. «Joan Clarke, woman who cracked Enigma cyphers with Alan Turing» BBC News 10 November 2014.
  13. «Portrait painting: Betty Webb MBE» National Army Museum.
  14. Smith, Roff. (6 May 2020). «I wanted to do something more for the war effort than bake sausage rolls» National Geographic.
  15. Rowley, Tom. (21 January 2015). «Emotional reunion after 70 years for Bletchley Park veterans» The Telegraph.
  16. Wright, John. (28 February 2021). «WW2 codebreaker Betty Webb: 'It horrifies me when people talk about money'» The Telegraph.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!