Elmore Leonard (New Orleans, Louisiana, Ameriketako Estatu Batuak, 1925eko urriaren 11 – Detroit, Michigan, 2013ko abuztuaren 20a) ingelesezko idazlea izan zen.
Bizitza
Bigarren Mundu Gerran soldadutza itsas armadan egin ondoren, Detroiteko Unibertsitatean doktoregoa egin, eta publizitate-agentzia batean hasi zen lanean. Lehen fikzio-lanak aldizkari arruntetan argitaratu zituen. 1953an plazaratu zuen lehen eleberria, The Bounty Hunters. 1961ean, Hombre bosgarren eleberria argitaratu ostean, publizitatea utzi, eta fikzio-lanak idazten jardun ahal izan zuen, eleberri horretan oinarrituriko Hombre filmak (1967) izandako arrakastari esker. Lehenik, hiriko krimenei buruzko eleberrietara 1970eko hamarkadan aldatu aurretik, filmetarako istorioak idatzi zituen: Joe Kidd (1972) eta Mr. Majestyk (1974), besteak beste.
1983an idatzitako Stick eta LaBrava idazlanekin arreta gehiago erakarri bazuen ere, Glitz (1985) eleberriak eman zion onarpen zabalena. Bandits (1987), Get Shorty (1990), Maximum Bob (1991) eta ondorengo beste eleberriek arrakasta handia izan zuten, eta best-sellerrak izan ziren Estatu Batuetan. Eleberri horietako batzuekin, LaBrava eta Maximum Bobekin, esaterako, hainbat sari bereganatu ditu AEBn. Beste zenbait lan: Riding the Rap (1995), Cuba Libre (1998), Tishomingo Blues (2002), Mr. Paradise (2004), Up in Honey's Room (2007) eta Road Dogs (2009).
Erreferentziak
Kanpo estekak