Ellen Ochoa

Ellen Ochoa

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1958ko maiatzaren 10a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
San Diego State University (en) Itzuli
Grossmont High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronauta eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Sandia National Laboratories (en) Itzuli
Lyndon B. Johnson Espazio Zentroa
Ames Research Center (en) Itzuli
National Science Board (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea
Astronauta
MisioakSTS-56 (en) Itzuli STS-66 (en) Itzuli STS-110 (en) Itzuli STS-96 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)STS-56 STS-66 STS-110 STS-96
Denbora espazioan60.960 minutu

Twitter: Astro_Ellen Edit the value on Wikidata

Ellen Lauri Ochoa (Los Angeles, Kalifornia, 1958ko maiatzaren 10a) estatubatuar fisikaria, zientifikoa eta NASAko astronauta ohia da.[1] [2] [3] Aitaren aldeko aitona-amonak mexikarrak ziren.[4] [5] Espaziora joan den jatorri hispaniarra duen lehen emakumea izan zen.[6] [7] [8]

Optikako Elkarte Amerikarreko eta Aeronautikako eta Astronomiako Institutu Amerikarreko kidea da, eta NASAk emandako Zerbitzu Bikainaren Domina jaso zuen 1997an. Gainera, Herentzia Hispanoaren Saria jaso zuen.[9] [10]

Biografia

Ellen Ochoa 1958ko maiatzaren 10ean jaio zen Kaliforniako Los Angelesen. Gurasoak ere Estatu Batuetan jaio ziren, baina aiton-amonak mexikarrak ziren, Sonoratik etorriak.[11] [12]

Ibilbide akademikoa

San Diegoko Estatuko Unibertsitatean ikasi zuen Fisika. Ondoren, ingeniaritza elektrikoko doktoretza ikasi zuen Stanford Unibertsitatean eta NASAko Ames Ikerketa Zentroko ikertzailea izan zen.[13] Ondoren, informazioa prozesatzeko sistema optikoak ikertu zituen. Berak sistema optikoei buruzko hiru patenteren asmatzailekidea da, bata objektuak ezagutzeko eta bestea irudien zarata kentzeko. Intelligent Systems Technology Branch-eko buru gisa, 35 ingeniari eta zientzialari gainbegiratu zituen, misio aeroespazialetarako zenbaketa-sistemen ikerketan eta garapenean.[14] Halaber, Ochoak hainbat hitzaldi tekniko eman ditu eta egunkari zientifikoetan argitaratu du.[15]

Hainbat saio egin ondoren, NASAk onartu egin zuen, eta 1993ko apirilaren 4an astronauta egin zen.[6]

Espazioko lau misiotan parte hartu zuen: STS-56 transbordadorearena 1993an, STS-66koa 1994an, STS-96koa 1999an eta STS-110ekoa 2002an; beraz, ia 1.000 hegaldi-ordu metatu zituen.[16]

2013ko urtarrilean, Ellen Ochoa Lyndon B. Johnson Espazio Zentroko zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan aritzen den bigarren emakumea eta jatorri hispanoko lehena izan zen.[17]

Esperientzia NASAn

NASAk 1991ko urtarrilean hautatua, Ochoa astronauta egin zen 1991ko uztailean. Lau hegaldi espazial egin zituen, eta 978 ordu erregistratu zituen espazioan. Misioko espezialista izan zen STS-56an, kargako komandantea STS-66an, eta hegaldi-ingeniaria STS-96an eta STS-110ean.[18] [19]

Espazioko hegaldiak

  • STS-56 (1993) - 9 eguneko misioa, eguzkiak Lurrean duen eragina zehazteko eguzki- eta atmosfera-azterketak egiteko. Spartan satelitea zabaltzeko beso mekaniko bat erabili zuen Ochoak, eguzki-koroa aztertuko zuena.
  • STS-66 (1994) - Eguzki-energia aztertzeko eta Lurreko kliman dituen irridazio-aldaketak ezagutzeko misioa. Ochoa zen misioaren karga-komandantea, eta beso mekaniko bat erabili zuen KRISMOA-SPAS satelite atmosferikoa berreskuratzeko.
  • STS-96 (1999) - Nazioarteko Espazio Estaziora akoplatzeko misioa, 4 tona material logistiko eta hornidura lekualdatzeko, 1. espedizioaren etorkizuneko egonaldirako. Ochoak koordinatu zuen lekualdaketa eta 8 orduko ibilaldi espaziala egin zuen.
  • STS-110 (2002) - S0 (S-cero) instalatu zen Nazioarteko Espazio Estaziora 13. shuttle misioa. Ochoak, 4. espedizioko kideekin batera, S0 instalatzeko Nazioarteko Espazio Estazioaren beso mekanikoarekin lan egin zuen.

Ohore bereziak

  • NASA Exceptional Service Medal
  • NASA Space Flight Medals
  • NASA Outstanding Leadership Medal
  • Space Act Tech Brief Awards
  • Women in Aerospace Outstanding Achievement Award
  • The Hispanic Engineer Albert Baez Award
  • Hispanic Heritage Leadership Award
  • Urteko ikaslea, San Diego State University

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La larga trayectoria de Ellen Ochoa, la primera hispana que viajó al espacio» cuatro 2018-10-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Ella fue la primera latina en conquistar el espacio» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  3. (Ingelesez) «Las mujeres hispanas líderes en el mundo de la tecnología» Digital Trends Español 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Día de la mujer: Mujeres de la NASA que cambiaron la historia» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  5. (Ingelesez) Weston, Madalyn. (2017-12-05). «Celebrating Women in STEM: Dr. Ellen Ochoa | UMKC Roo News» info.umkc.edu (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  6. a b (Gaztelaniaz) «La deslumbrante historia de Ellen Ochoa, la primera hispana que viajó al espacio y ahora entra al Salón de la Fama de los Astronautas en EE.UU.» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  7. (Gaztelaniaz) Biografía de Ellen Ochoa – Mujeres Notables. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  8. (Gaztelaniaz) «La Ciencia en el Espacio con Ellen Ochoa | Inside Science» Visionlearning (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  9. (Gaztelaniaz) «"Desde el espacio vemos amanecer cada hora y media, y 45 minutos después vemos atardecer": la exastronauta Ellen Ochoa responde a la audiencia de BBC Mundo» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  10. (Gaztelaniaz) «Ellen Ochoa, exastronauta de la NASA: "Desde el espacio vemos amanecer cada hora y media, y 45 minutos después vemos atardecer"» El Universal 2019-04-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  11. (Gaztelaniaz) «En exclusiva para ti: la física Ellen Ochoa, la primera hispana que viajó al espacio, contestará tus preguntas» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  12. (Ingelesez) «Former NASA astronaut encourages women, minorities to chase their dreams» Atlantic 2019-05-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  13. (Gaztelaniaz) Unidos), EFE Miami (Estados. (2017-05-06). «Ellen Ochoa ingresa en el Salón de la Fama de los astronautas» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  14. (Gaztelaniaz) «Ellen Ochoa, la Primera Hispana en Llegar al Espacio» Mujeres de Empresa 2000-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  15. (Gaztelaniaz) Rivas, Amalia. «Ellen Ochoa: la primera hispana que voló al espacio» columnacero.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  16. (Ingelesez) «SideTrack: Jeff Bezos, Bill Russell… and more» Boston Herald 2019-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  17. (Gaztelaniaz) Univision. «Ellen Ochoa, la única hispana astronauta que ha viajado al espacio, entra al Salón de la Fama de la NASA» Univision (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  18. (Ingelesez) Lakritz, Talia. «The most famous women in NASA history» Insider (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  19. (Gaztelaniaz) «Mujeres que han marcado historia en los vuelos espaciales» www.telesurtv.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!