Ellen Fitzsimon

Ellen Fitzsimon

Bizitza
JaiotzaDerrynane House (en) Itzuli, 1805
HeriotzaLondres1883ko urtarrilaren 27a (77/78 urte)
Familia
AitaDaniel O'Connell
AmaMary O'Connell
Ezkontidea(k)Christopher Fitzsimon (en) Itzuli  ezezaguna)
Christopher Fitzsimon (en) Itzuli  (1825eko uztailaren 17a -
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Ellen Fitzsimon, jaiotzez Ellen Bridget O'Connell, (Derrynane etxea, Kerry konderria, 1805Londres, 1883ko urtarrilaren 27a) irlandar poeta izan zen[1][2].

Bizitza

Ellen O'Connell (geroago Ellen Fitzsimon) Derrynane etxean (1820)

Daniel O'Connell politikariaren eta Mary O'Connellen alaba, Ellen Bridget O'Connell Derrynane etxean jaio zen. Hezkuntza ona jaso zuen eta hizkuntza asko menperatzen zituen. Aitaren aliatu politikoa zen. Irish Monthly, The Nation, Duffy's Fireside Magazine eta Dublin Review aldizkarietarako poesia idatzi zuen, eta 1863an bere bilduma bakarra argitaratu zuen, Derrynane Abbey in 1832, and other Poems izenburua zuena[1].

1825eko uztailaren 25ean, Christopher Fitzsimon funtzionario publikoarekin ezkondu zen. 13 seme-alaba izan zituzten:

  • Thomas Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
  • Mary O'Connell Fitzsimon (1828-1877), Henry Edmond Redmondekin ezkondu zena;
  • Daniel O'Connell Fitzsimon (1829-1844);
  • Christopher O'Connell Fitzsimon (1830-1884);
  • Henry Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
  • Thomas Fitzsimon (1833-1858);
  • Henry O'Connell Fitzsimon (1835-1902);
  • Ellen Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
  • Ellen (Eily) O'Connell Fitzsimon (1838ko urtarrilaren 25a - 1919), Charles Bianconi Jnr-rekin ezkondu zena[3];
  • Maurice Fitzsimon, haurtzaroan hil zena;
  • Kathleen Henrietta O'Connell Fitzsimon (1842-1927), George Ludlow Kennedy Hewettekin ezkondu zena;
  • Maurice (Mossy) O'Connell Fitzsimon, 13 urterekin hil zena;
  • Morgan O'Connell Fitzsimon, haurtzaroan hil zena.

Fitzsimon Londresen hil zen 1883ko urtarrilaren 27an eta Kensal Greengo hilerrian lurperatuta dago[1][4].

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) Colman, Anne Ulry. (1996). Dictionary of nineteenth-century Irish women poets. Galway: Kenny's Bookshop, 174 or. ISBN 0-906312-44-2. OCLC .35268787.
  2. (Ingelesez) O'Connell, Basil Morgan. «The O'Connell Family Tracts 1» House of Ireland: 10-11. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  3. (Ingelesez) O'Connell, Mrs Morgan John (née Mary Anne Bianconi). (1878). Charles Bianconi. A Biography, 1786–1875. By his Daughter. Chapman and Hall, 158 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  4. (Ingelesez) «The O'Connell Papers. Part X» The Irish Monthly 11 (118): 219-226. 1883 ISSN 2009-2113. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!