Elephant (euskaraz Elefantea) 2003ko Gus Van Sant estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1999an Colorado estatuan jazotako Columbineko sarraskian oinarritua dago. Alex Frost, Eric Deulen eta John Robinson aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua ingelesezko elephant in the room ("elefantea gelan") esaeratik dator, alegia, denok txokoratu edo ezikusiarena egiten dituzten arazo handien adierazlea da.
2003ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Udazkeneko egun arrunt batez, institutuko ikasleek beren eguneroko ohiko bizimodua egiten dute: Eli (Elias McConnell), instituturako bidean doala, rockzale bikote bat haien argazkiak egiteko konbentzituko ditu. Natek (Nathan Tyson) bere amerikar futboleko entrenamendua amaitu eta neskalagunarekin batera bazkaltzeko gelditu da. Johnek bere aitaren autoaren giltzak institutuko atezainaren gelan bere anaiak jaso ditzan laga ditu. Baina egun hau ez da gainontzekoak bezalakoa izango...
Aktoreak
Ikus gainera
Kanpo estekak