Elefantina (arabieraz: جزيرة الفنتين; antzinako grezieraz: Ελεφαντίνη) Egiptoko uharte bat da, Nilo ibaian dagoena, lehenengo ur-jauziaren ondoan, gaur egun, Asuan hiria dagoen tokiaren parean. 1360 metroko luzera eta 780ko zabalera du.
Elefantina izena, Ab edo Abu izen egiptoarraren itzulketa da, "elefante" esan nahi duena, arabiarrek "Loreen Uhartea" deitu zuten.
Garrantzi handia izan zuen Antzinako garaietatik, garai helenistikoa arte, lehenengo ur-jauziaren ondoan egoteagatik, muga natural bat, non, goarnizio garrantzitsu bat zegoen, Egipto hegoaldeko ibilbideak kontrolatzen zituena.
Nilometroa, Estrabonek deskribatua, pasabide mailakatu bat dena, harkaitzean zulatua, laurogeita hamar mailakoa, alboetan marka batzuk zizelkatuak dituelarik, ibaiaren maila neurtzeko, ezinbesteko erreferentzia egoera ekonomikoa aztertu eta zergen zenbatekoa ezartzeko.
Harrizko blokeak, berrerabiliak, Antzinako Egiptoko ia garai historiko guztietakoak.
Harkaitzetan zizelkatutako idazkiak, hainbat garaitakoak.