El ángel exterminador (euskaraz Aingeru sarraskitzailea) 1962ko Luis Buñuel espainiar zinema zuzendari eta gidoigileak idatzitako film surrealista bat da. Silvia Pinal, Enrique Rambal, Claudio Brook, José Baviera, Augusto Benedico, Luis Beristáin, Antonio Bravo eta Jacqueline Andere aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mexiko Hirian, burges gizon eta emakume talde bat operara joan ostean Nobiledarren jauregira afaltzera gonbidatua izango da. Afaltzen dauden bitartean, zerbitzari eta sukaldariei etxea uzteko irrikia piztu eta alde egingo dute. Afaria amaitzean, gonbidatuak jakitun ez diren arrazoi batengatik jangelatik ezin daitezkela atera jabetuko dira, nahiz eta itxura batean inork edo ezerk galerazi. Egunak igaro hala, jakiak eta edariak agortuz joango dira, etxeko jabeak eta gonbidatuak gaixotzen eta zaborra pilatzen hasi eta ahal duten lekuan lo egin beharko dute. Hortik aurrera, giza legea, ohitura onak eta abergikortasuna piskanaka galtzen hasi, giro txarra nagusitu eta burgesak benetako basatiak bailiran jokatzen hasiko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak