El silencio de la ciudad blanca

El silencio de la ciudad blanca
Datuak
IdazleaEva Garcia Saenz de Urturi
Argitaratze-data2016ko apirila
Generoanoir fiction (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaEl silencio de la ciudad blanca
ArgitaletxeaEditorial Planeta
HerrialdeaEspainia
ISBN978-84-08-15416-7

El silencio de la ciudad blanca Eva Garcia Saenz de Urturik idatzitako nobela beltza da, bere jaioterrian girotutakoa eta 2016an Planeta argitaletxeak kaleratu zuena. Liburuak izugarrizko arrakasta izan zuen[1] eta 2019an Daniel Calparsorok zinemarako egokitu zuen.[2]

Proiektu horretan girotzeko, polizia-akademia batekin harremanetan jarri zen, eta begi-ikuskapen teknikoko eta aztarnen errebelazioko bi ikastaro egin zituen. Bere hitzetan: "Okerrena begietako ikuskapen teknikoa izan zen, krimen argazki asko ikusi behar dituzula eta bi hilabete oso bizi eta teknikoak izan zirela, baina nobela sinesgarriagoa egiteko eta ikuslearen urdaila irauliko ez zuen zerbait idazteko balio izan zidan, odolik zipriztinduko ez zuen istorio bat nahi nuen, dotoreagoa.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkadan krimen erritual batzuek Araba osoa ikaratu zuten. Arkeologo bat espetxeratu eta presondegitik ateratzekotan dagoela modus operandi bereko hilketak izango dira. Unai Lopez de Ayalak hiltzailea bilatu beharko du.

Pertsonaiak

  • Unai López de Ayala (Kraken), protagonista, polizia-inspektorea.
  • Alba Díaz de Salvatierra, Gasteizko komisariorde berria, Unairen maitalea.
  • Estíbaliz (Esti) Ruiz de Gauna, Unairen laikide eta laguna.
  • Anastasio (Tasio) Ortiz de Zárate, arkeologoa, hilketengatik kondenatua.
  • Ignacio Ortiz de Zárate, Tasioren anaia bikia, polizia.
  • Germán López de Ayala, abokatua, Unairen anaia.
  • Lutxo, kazetaria, Unairen laguna.
  • Eneko Ruiz de Gauna (Hierbas edo Eguzkilore), Estíbalizen neba. 35 urterekin hil zuten.
  • Martina, Germánen neska-laguna. 35 urterekin hil zuten Enekorekin batera.
  • Venancio (Nancho) Lopidana, Tasio eta Ignacioren anaia, haiengandik banandua jaio eta berehala. Mario Santos izenarekin itzuli zen Gasteizera, kazetari lanetan hasi eta Albarekin ezkondu zen.
  • Blanca Díaz de Antoñana, Tasio, Ignacio eta Venancioren ama.
  • Javier Ortiz de Zárate, enpresaburua eta Blancaren senarra.
  • Álvaro Urbina, ginekologoa, Blancaren maitalea eta haren hiru semeen aita.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!