El pisito (euskaraz Pisutxoa) 1959ko Marco Ferreri italiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Mary Carrillo, José Luis López Vázquez, Concha López Silva, María Luisa Ponte eta Chus Lampreave aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1950eko hamarkadaren amaiera aldera, Madril. Azpigarapenetik apenas atera den Espainian, biztanlegoak estuasun ekonomiko handiak ditu. Petrita (Mary Carrillo) eta Rodolfo (José Luis López Vázquez) duela 12 urtetik bikote dira, baina etxebizitza edo pisu bat erosteko diru faltan daudenez ezin daitezke ezkondu. Azkenean Petritak konponbidea topatuko du: Rodolfo mutilaguna Doña Martina (Concha López Silva) atso gaixotuarekin ezkonduko da, honela hura hiltzean ondorengontzan hildakoaren etxebizitza alokairuaren kontratua prezio baxuan baten bereganatuko dutelarik. Halere, ezkontza ostean atsoa oraindik beste bi urtez biziko da. Azkenean hura hil eta Petrita eta Rodolfok heuren helburua lortuko dute, bahiz eta giroan atsekabea eta ezkortasuna nagusi izan.
Aktoreak
Kanpo estekak