El perro del hortelano Pilar Mirók hil aurretik zuzendu zuen azkeneko filma izan zen. Filma, Lope de Vegaren El perro del hortelano izeneko komedian oinarritua dago.
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Diana (Emma Suárez), Belflorreko kondesa, neska gazte bizi, inpultsibo eta argi bat da. Teodorotaz (Carmelo Gómez) maitemindua dago, baina hau jada Marcela damarekin (Ana Duato) ezkon hitza emanda dago. Jelosiak eta inbidiak jota, edozer egingo du bi maiteminduak banatzeko.
Zinema palmaresa
- 1996ko Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sekzioaren itxiera bezala aukeratua izan zen.
- Filmerik hoberenaren Urrezko Onbua (Mar de Platako Zinemaldia 1996)
- Emakumezko aktorerik hoberenaren (Emma Suárez) eta argazkigintza hoberenaren Zilarrezko izurdea
Kanpo estekak