El hijo de la novia 2001. urtean Juan José Campanellak zuzendutako film argentinarra da. Izendatu zuten Oscar Sarietarako atzerriko filmen kategorian eta "Zilarrezko Kondorra" pelikularen onenaren saria jaso zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Rafael Belvedere 40 urte inguruko gizona da, bere aitaren eskutik jatetxea jaso duena. Hala ere, lan honek ekarritako estresagatik estu bizi da eta gainera bizitza sentimentalean gauzak ez zaizkio ondo joaten, dibortziaturik baitago. Hau guztia dela-eta, bere neska-lagunari ez dio kasu handirik egiten. Azkenean, alzheimerrak jota dagoen bere amaren amets zaharra bete beharko du, hura hil baino lehen: Elizaz ezkondu.
Aktoreak
Ikus, gainera
Kanpo estekak