- Artikulu hau zarzuelari buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: «El caserío (filma)»
El Caserío Jesus Guridiren hiru aktoko zarzuela kostunbrista da. Aipatzekoa da El Caserío eres-antzerkiaren lehen emanaldi aipagarria Madrilgo Zarzuelako Antzokian, 1926ko azaroaren 11n. Zein publikoaren hain kritikaren onartzea nabarmena izan zen. Kritiken aipamenak orrialde ugari beteko zizkigun. Shanti zaharra Sasibil baserriarekin lotzen zuten sustrai kutunak ikus-entzule guztien erraiak dardaraka jarri zituzten; bestalde, baserri-mina kolore berriz indartzen zuen atzerritik etorritako Harrigorriko Txikito txoriburuaren eta Sasibilgo Anamari zintzoaren arteko maitasun garbiak, areago mugitu zituen bihotzak. Euskal Herrian batik bat, Gasteizen 1927ko urtarrilaren 15an egin zen estreinaldian hain zuzen, arrakasta ez zen izan deskribatzekoa.
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak