El Rey (euskaraz: «erregea») rantxera estiloko Mexikoko abesti ezaguna da. José Alfredo Jiménezek idatzi zuen.[1]
Bertsioak
José Alfredo Jiménezek lehenengoz interpretatu zuen, gero Pedro Vargasek, gero Vicente Fernández charro kantariak eta gero María Dolores Praderak, Luis Miguel abeslari erromantikoak, Mateo Blancok eta Charlie 3 punk talde argentinarrak.
Maná talde mexikarrak eta Andrés Calamaro abeslari argentinarrak abesti honen zuzeneko bertsioak egin zituzten eta Plácido Domingo tenorrak 100 años de mariachi bere 1999ko albumean sartu zuen.
Mario Moreno "Cantinflas" aktoreak El barrendero bere azken filmerako ere bertsionatu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak