Protagonista Capitán Trueno da, Hirugarren Gurutzadaren garaiko (XII. mendearen amaiera), Erdi Arokoespainiar zaldun bat. Goliath eta Crispín lagunekin batera eta, batzuetan, baita neskalagun eta Thuleuharteko erregina Sigridekin ere, justiziaren defendatzaile eta zanpatuen askatzaile izaera erakustea ahalbidetuko dioten abenturen bila zeharkatzen du mundua.[1]
Capitán Trueno 1950eko hamarkadan sortu zen, AEBetan eta Espainian Erdi Aroan girotutako abentura filmak estreinatu zirenean (Prince Valiant, Ivanhoe eta The Talisman kasu): haietako elementuak ondoren Capitán Truenoren istorioetan oso antzeko moduan agertu ziren. Esate baterako, Ivanhoen protagonista torneo batean armajantzi beltz batekin jantzia eta aurpegia ezkutuan duela agertzen da, bilduma ofizialaren lehen alean (A sangre y fuego) gertatzen den bezala: hor, Capitán Trueno modu berean ageri da, Rikardo Lehoi Bihotzek antolatutako torneo batean.
Hasierako garaia (1959-68)
Bere lehen garaian, 1959 eta 1968 artean, Espainiako komikirik ezagun eta hedatuena izan zen, astero, gehienez ere 350.000 ale merkaturatuta. Garai hartan komikiarentzat hedatuen zeuden formatu barietateak erabiliz argitaratu zen, 1956tik ohikoak ziren komiki liburuak kasu, eta bestetik gazteentzako aldizkaria (El Capitán Trueno EXTRA, hori ere asterokoa, bi edo hiru zenbakitik behin abentura oso bat argitaratuz, frantziar-belgiar komikiaren antzera).
Era berean, pertsonaiaren arrakasta handiak lagunduta, haren abenturak Bruguera argitaletxeak argitaratzen zuen Pulgarcitoren erdialdeko orrialdeetan argitaratu ziren. Udako eta Gabonetako oporretan urtero "Almanakeak" ere argitaratzen ziren, abentura oso autoamaitzaileak biltzen zituena, komiki liburuekiko eta gehigarriekiko independenteak zirenak. Inprimaketa (azal guztiak izan ezik, jada kolorean izan zirenak) zuri-beltzean edo bikolorekoa izan zen lehen garai horretan. Koadernotxoetako abenturak Bilduma Erraldoi formatuan lehen aldiz 1960ko hamarkadan bildu ondoren (zuri-beltzean), 1969tik aurrera hasi zen guztia, koadernoetako, Extretako, Pulgarcitoko orrialdeetako eta Almanakeetako lan guztia, koloretan berreditatzen (TRUENO COLOR). Argitalpen horrek zenbait garai izan zituen eta oso arrakasta ezberdina 1970eko hamarkadan.
Erreferentziak
↑(Gaztelaniaz)Cómo nació El Capitán Trueno - La reina bruja de Anubis. Ediciones B ISBNISBN 84-406-2302-X..