Ekialdeko Anatoliako faila

Ekialdeko Anatoliako faila
MotaTransformazio faila
Geografia
KokapenaAnatolia Plaka
Arabiako plaka
Estatu burujabe Turkia

Ekialdeko Anatoliako faila (turkieraz: Doğu Anadolu Fay Hattı) Turkiako ekialdean dagoen urratze faila garrantzitsua da. Anatoliako plakaren eta iparralderantz mugitzen den Arabiako plakaren artean dagoen muga tektonikoa da. Bi plaken artean dagoen mugimendu erlatiboaren arteko aldea nabarmena da failan ematen den ezkerreranzko mugimendu lateralean. Ekialdeko eta Iparraldeko Anatoliako failek xurgatzen dute Anatoliako plakaren mendebalderanzko mugimendua, Arabiar plakaren eta Eurasiar plakaren arteko kolisioa ematen ari dela.

Failak ipar-ekialderanzko norabidea du, Marasko Puntu Hirukoitzan hasita Itsaso Hileko faila transformakorraren iparraldeko puntuan eta amaituz Karliovako muga hirukoitzean, Ipar Anatoliako failarekin topatzen den lekuan.

Sismikotasuna

Ipar Anatoliako failan gero eta mendebalderago mugitu diren lurrikarak izan ziren 1939tik 1999ra. 1998tik aurrera Ekialdeko Anatoliako failan zehar ugaritu dira lurrikara. 1998ko Adana-Ceyhango lurrikara, 2003ko Bingöleko lurrikara, 2010eko Elazigeko lurrikara, 2020ko Elazigeko lurriakra edo 2023ko Turkiako eta Siriako lurrikara horren erakusgarri dira[1][2][3].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)
    1. author.fullName}. «Turkey earthquake reveals a new active fault zone» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. earthquake.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  3. «May 1, 2003 Bingol (TURKEY) eq» web.archive.org 2010-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!