Einsatzgruppen (ekintza-taldeak esan nahi duen alemanezko hitza; singularra: Einsatzgruppe), izen osoa Einsatzgruppen der Sicherheitspolizei und des SD, Alemania NazikoSchutzstaffel-en (SS) unitate hiltzaile mugikorrei ematen zitzaien izena da[1]. Bigarren Mundu Gerran, talde hauek masa-hilkintzak egin zituzten Ekialdeko Europan, gehienean tiroka. Garrantzi handia izan zuten nazien politika genozida gauzatzeko tenorean eta, beste erakunde kriminal batzuekin batera, Porraimos eta Holokaustoaren arduradunetakoak izan ziren. Talde hauek milioi eta erdi lagun inguru hil zituzten, gehienak juduak[2].
Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, Einsatzgruppen taldeetako 24 goi-kargu epaituak izan ziren Nurenbergen, gerra krimenez eta gizadiaren aurkako krimenez akusaturik. Hamalau heriotzara (lau bete ziren) eta bi bizi bitarteko espetxera zigortuak izan ziren.