Lasterkariak ibilbide osoan dauden kontrol-gune bakoitzetik igarotzen dira, Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barna. Lasterketako punturik garaienak honakoak dira: Txindoki (1.346 m), Ganboa (1.402 m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izazpi (967 m) eta Hernio (1.075 m).
Ehunmilak lasterketaz gain beste bi ere jokatzen dira asteburu berean.
Goierriko Bi Haundiak: 90 kilometrotakoa da eta Ganboa eta Aizkorri mendiak igotzen dira.
Marimurumendi: maratoiaren luzera dauka. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.
2018ko ekitaldia
2018an lasterketa abiatu zen baina gauean ekaitz bortitzak izan ziren eta tximista arrisku handia zegoenez bertan behera gelditu zen proba[1]. Marimurumendi froga bakarrik burutu zen urte hartan.
Ehunmilekin eta Goierriko bi handiekin batera jokatzen den lasterketa da, denetan laburrena, maratoiaren luzera du, 42 kilometro pasatxo. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.