Margolanaren oinarrian oso mito ospetsua dago. Edipo greziar mitologiako alegiazko pertsonaia, Laios eta Jokasta Tebasko errege-erreginen semea. Jaio zenean, aita hil eta amarekin ezkonduko zela iragarri zion orakulu batek. Gurasoek utzi egin zuten hil zedin, baina artzain batek jaso zuen eta Korintoko erregeari eman zion. Handitu zenean orakulorengana jo zuen benetan nor zen jakiteko. Orakuluak amarekin ezkontzera eta aita hiltzera kondenatuta zegoela esan zion. Bere patua ez betetzeko Edipo ez zen Korintora itzuli eta Tebaserako bidea hartu zuen. Hiriaren inguruan esfingea agertu zitzaion; munstro honek bidaiari guztiei enigma bat asmatzeko desafio egiten zien; asmatzen ez bazuten heriotzera kondenatzen zituen. Edipok, aldiz, enigma asmatu zuen eta esfingeak bere buruaz beste egin behar izan zuen.
Deskribapena
Gai hau sinbolismoaren gustukoa zen zeren eta oso onirikoa baitzen. Moreauk oso modu kolorista jaso zuen gaia. Edipo bere elementu sinboliko guztiekin ikusten duguː mantu esmeralda, lantza eskuin eskuan... Esfingea −leoiharen gorputzez, hegalak era emakumearen aurpegia eta bularra− haren gainean agertzen da. Mustroak bidaiariak engainatu nahi ditu eta horregatik bere benetako izaera aurpegi eder batez ezkutatzen du. Baina lurrean ikusten diren gorpuzkinek ondo asko adierazten dute zein den bere benetako asmoa.
Bi pertsonaien atzean ikusten den paisaia irreala da.