Eder Aurre (Bilbo, Bizkaia, 1993) bizkaitar moda diseinatzailea da.
Ibilbidea
Txikitatik izan zuen modarekiko zaletasuna, amak etxean zituen moda aldizkariek piztuta[1].
Patroigintza eta diseinu ikasketak egin zituen, eta modan master bat. Ondoren Londreseko Central Sain’t Martins-en jarraitu zituen ikasketak.
Hainbat markarentzako lan egin ondoren, bere lehen moda bildumarekin “Creamoda” nazioarteko moda saria irabazi zuen. Gero, beste hainbat lehiaketa ere irabazi ditu: “GetxoModa”, euskal diseinatzaile onenaren saira, Espainiako diseinatzaile gazte onenaren sari nazionala eta "Assembly" -ko (Graz, Austria) bilduma onenaren saria[2]; azken hau Sokotra izeneko bildumarekin.
Prêt-à-porter arropak eta osagarriak lantzen ditu gehien bat.
Erreferentziak