E Petrel! |
---|
|
Argitaratze-data | 1974 |
---|
Izenburua | ¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario |
---|
|
Hizkuntza | gaztelania |
---|
|
|
|
|
Argumentu nagusia | Bidaia-literatura |
---|
E, Petrel! Nabigatzaile bakarti baten koadernoa liburua (gaztelaniaz: ¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario) Julio Villar abenturazale donostiarrak 1974an argitaratu zuen gaztelaniaz. Arrakasta handiko liburua izan zen: 2022 urte arte hamabost edizio ezagutu zituen. Villarrek 1968ko apiriletik 1972ko uztailera egindako bidaia bat du hizpide, eta bidaia horretan zehar idazten joan zen sentipenak, bizipenak eta bestelakoak jasotzen ditu. 2022an Ibon Gaztañazpik euskaratzeko bertsioa plazaratu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Villar Bartzelonako portutik abiatu zen, Mistral izeneko belaontzi txiki batean: zazpi metroko luzera, bi metro eta erdiko zabalera eta 1.200 kiloko pisua zuen. Denbora horretan, Atlantikoa, Ozeano Barea eta Indikoa zeharkatu zituen, bidean geldialdiak eginez, besteak beste, Karibean, Galapagoetan, Markesa uharteetan, Tuamotun, Tahitin, Haizebeko uharteetan, Cooken, Hebrida Berrian, Fijin, Zeelanda Berrian, Ginea Berrian, Koral itsasoan, Australiako iparraldean, Arafura itsasoan, Timorko itsasoan, Indiako ozeanoan, Txagos uhartedian, Madagaskarren, Mozambiken, Hegoafrikan, Santa Helena uhartean eta Brasilgo ipar-ekialdean. Guztira, 38.000 itsas milia baino gehiagoko bidea egin zuen, eta Lekeition bukatu zuen abentura.[1]
Koadernoan bidaiaren berri jaso egin zuen baina baita ere sentipenak, bizipenak, e.a. Haren hitzetan horrela idatzu zuen: "Bidaian zehar, orrialde zuri solteetan idazten joan nintzen, eta gero idatzitako gauza guztiak elkartu nituen".[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak