Dunluce gaztelua (ingelesezDunluce Castle eta irlanderazCaisleán Dún Lios, literalki euskarazMuinoko Gotorlekua esan nahi du) IrlandakoUlstergo eskualdean kokatzen den Antrim Konderrikoerdi aroko gaztelu baten hondakinak dira, Ipar Irlandan (Erresuma Batua). Kostaldeko basaltozko amildegi baten ertz-ertzean kokatzen da eta honetara sartzeko zubi batetik igarotzea derrigorrezkoa da. Gazteluaren bi aldetatik amildegi harrigarriak daude, bere egoera geografiko hau aintzineko kristauek nahiz bikingoek bereganatzerik ezin izan zuten gaztelu bakarraren bilakatu izanaren arrazoi nagusia izan zen.