Dragoa edo herensuge-zuhaitza (Dracaena draco) zuhaitz-espeziea da. Enbor zuzen sendoa izaten du eta adar ugari. 5-7 m-ko diametroa du, eta 18 m-tik gora izan daiteke luze. Hosto zorrotzak ditu, leunak. Loreak zurixkak dira, eta mordotan ateratzen zaizkio. Enborretik drago-odola izeneko erretxina ateratzen da, herri-sendagintzan eta koloretzaile gisa erabiltzen dena. Lurralde epeletan eta beroetan hazten da; Kanaria uharteetan eta Marokon, besteak beste.
Erreferentziak
Kanpo estekak