- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dorado».
Dorado edo Urrezko arraina[1][oh 1] —latinez: Dorado— hego hemisferioko konstelazio bat da. Pieter Dirkszoon Keyserrek eta Frederick de Houtmanek sortu zuten 1595 eta 1597 artean, eta, lehen aldiz, Johann Bayerrek zerrendatu zuen 1603an bere Uranometria lanean. Ezpata-arraina bezala ere ezaguna, bere izena, benetan izurde urrekara edo mahi mahi arrainagatik jasotzen du, Coryphaena hippurus izen zientifikoa duena eta Amerikako arrain jangarri bat dena. Konstelazio honetan ikus daiteke Magallanesen Laino Handiaren zati gehiena.
Ezaugarri nabarmengarriak
Bereziki distiratsuak diren izarrik ez izan arren, Alfa Doradusek 3,30eko magnitudea du, konstelazio honetan beste zenbait arrazoigatik nabarmengarriak diren izarrak ugari dira. Esate baterako, Gamma Doradus aipa daiteke, izar aldakor oszilatzaile mota bati izena ematen diona, baita R Doradus ere, ezagutzen den izarrik handienetako bat dena.
Magallanesen Laino Handia, Doradus eta Mensa konstelazioen artean dagoena, Tarantularen Nebulosa edo S Doradus izar hipererraldoia bezalako objektu astronomiko interesgarriak dituen Talde Lokaleko galaxia bat da.
Izarrik garrantzitsuenak
Oharrak
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
Kanpo estekak