Dominique Bulamatari Kizayakana[1] (Kinshasa, 1955eko ekainaren 4a – ibidem, 2024ko abuztuaren 26a[2]) kongoar elizgizon katolikoa izan zen, 2009tik 2023ra Molegbeko apezpikua izan zena.
Bizitza
1980ko apirilaren 20an apaiztu zen Kinshasako artxidiozesian[3]. 1987tik 1989ra Joan XIII.a apaizgaitegiko errektorea izan zen[4].
1999ko urriaren 29an, Joan Paulo II.a aita santuak Kinshasako apezpiku laguntzaile eta Elephantaris in Mauretaniako apezpiku titular izendatu zuen. 2000ko urtarrilaren 30ean Frédéric Etsou-Nzabi-Bamungwabi kardinalak apezpiku ordenatu zuen[3].
2009ko azaroaren 14an, Benedikto XVI.a aita santuak Molegbeko apezpiku izendatu zuen[3].
2023ko abuztuaren 1ean, Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen, Bulamatarik 75 urte bete baino lehen, gertatu ohi denaren aldean[5]. 2024ko abuztuaren 26an hil zen Kinshasan, 69 urte zituela[6].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak