Domingo Siloskoa[1] (gaztelaniaz: Santo Domingo de Silos) (Cañas, 1000 – Silos, 1073ko abenduaren 20a) errioxar beneditarra izan zen. Eremutarra izan zen gaztaroan, eta San Millan de la Cogollako monasterioan priore izatera iritsi zen geroago. Nafarroa utzi behar izan zuen Gartzia erregeak mehatxatu zuelako (erregeak monasterioaren lurrak bereganatu nahi zituen[2]) San Sebastian Siloskoa monasterioko zuzendari izan zen, Gaztelan, 1041. urtetik aurrera abade gisa. Hil ondoren, monasterioak Santo Domingo izena hartu zuen. Jaieguna, abenduaren 20an.
Erreferentziak