Djibuti eskualdea (arabieraz: إقليم جيبوتي, somalieraz: Gobolka Jabuuti) Djibuti osatzen duten sei eskualdeetako bat da. Lehen Djibuti barrutia deitua, herrialdeko eskualderik txikiena da, izan ere, hiriburu inguruko eremuak biltzen ditu. Herrialdeko populatuena ere bada, 2019an 603.000 biztanle zituelarik.