Dixebra (asturieraz jatorriz lur-zati banaketa, gaur egun "urruntzea" edo "independentzia" adierazten du) asturieraz kantatzen duen Asturiaseko taldea da, Avilés herrikoak.
Historia
Taldea 1987an sortu zen, asturiera adierazpide erabiliko zuen talde bat sortzeko asmoz, eta herriko errealitatekin engaiatutako taldea izateko asmoz.
Urte hauetan Dixebrak makina bat kontzertu egin du bai Asturiasen baita beste hainbat herritan ere: Galizia, Euskal Herria, Gaztela, Kantabria, Katalan Herriak, Bretainia...
1997an, hamargarren urteurrena ospatzearekin batera Asturiaseko ordezkariak izan ziren Lorienteko Interzeltiar Jaialdian (Bretainian, zeltiar jaialdi garrantzitsu horretan parte hartu zuen lehen Asturiaseko taldea izanik.
Euren abestietan gaurko asturiar idazle askoren hitzak erabili dituzte, askotan taldearentzat bereziki eginak, esaterako Xandru Fernándezenak.
Hogeita hamar kolaborazio baino gehiago izan dituzte kontzertu zein grabazioetan, besteak beste Fermin Muguruza eta Evaristo.
Diskografia
(Disko-liburua. Asturiaseko historia soziala jorratzen da taldearenarekin batera).
(XX urteurreneko zuzeneko emanaldiaren DVDa).
Kanpo estekak