Harris Glenn Milstead (Baltimore, 1945eko urriaren 19a - Los Angeles, 1988ko martxoaren 7a) Divine izen artistikoaz hobetu ezagututa, Amerikako Estatu Batuetako aktore, LGTB ikonoa eta karaktere aldakorreko abeslaria izan zen. 1972ko Pink Flamingos filmean drag queen egin zuen karakterizazioaz bereziki ezaguna. Zinema independenteak eta musika-giro alternatiboek arrakasta eta errekonozimendu handia eman zioten Divine pertsonaiari. John Waters zinema zuzendariaren filmetako agerpenek eman zioten fama handia. Hollywooden urrezko garaiaren azken urtetan debutatu zen.
Biografia
Jaiotakoan Harris Glenn izena jarri zioten semeari Bernard eta Diana Frantses Milstead gurasoek, gero mutikoak Divine Towson izeneko pertsonaia sortu zuen eta izen horrekin bihurtu zen ospetsu. Harris Glenn Milstead Marylanden 1945eko urriaren 19an jaio zen. 12 urterekin, familia Luthervillera aldatu zen, Baltimoreko konderriaren aldiria batera. Etxez aldatu eta gero, bere familiako erresidentzia, John Waters-en familiaren ondoan kokatu zen. John Waters hori geroago bere zinemako kidea izango zen, baina gaztetan Harrisen adineko beste gaztetxo bat besterik ez zen, Harris Glenn-en etxetik John Waters-en etxera distantzia oso txikia zegoen eta haurtzaroan egin omen ziren lagun John Waters eta geroago Divine izango zen umea.
Kanpo estekak