Dimeroaoligomero bat da bi monomeroz osatutakoa lotura sendoen edo ahulen, kobalenteen edo molekulen artekoen bidez lotutakoa[1]. Homodimero terminoa erabiltzen da bi molekulak berdin-berdinak direnean (adibidez, A – A) eta heterodimero ez direnean (adibidez, A – B). Dimerizazioaren kontrako erreakzioari disoziazio deritzo sarritan. Kontrako karga duten bi ioik dimeroa osatzen dutenean, Bjerrum bikote deritze.
Elementu ez-metaliko asko dimero gisa elkartzen dira: hidrogenoa, nitrogenoa, oxigenoa edo halogenoak. Gas nobleekvan der Waals loturen bidez lotutako dimeroak sor ditzakete, adibidez, dihelioa edo diargona. Metal batzuek dimero-proportzio bat osa dezakete gas fasean. Ezagutzen diren dimero metalikoen artean hauek daude daude: Li2, Na2, K2, Rb2 eta Cs2.
Molekula organiko txiki askok, adibidez formaldehidoak, erraz eratzen dituzte dimeroak. Formaldehidoarena (CH2O) dioxetanoa da (C2H4O2).