Beste manera batean esanda, Diels-Alder erreakzioa zikloadizio bat da, hain zuzen, 4 elektroi dituen dienoaren eta 2 elektroi dituen dienofilo izeneko alkenoaren artekoa. Dienoak eduki ditzakeen talde elektroi-emaileek eta dienofiloak eduki ditzakeen talde elektroi-hartzaileek erreakzioa errazten dute[2].
Beren lan osoa Justus Liebigs Annalen der Chemie eta Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft aldizkarietan 1928 eta 1937a bitartean publikatutako 28 artikuluetan azaltzen da[4]. Lehen 19 artikuluak elkarrekin eskribitu zituzten eta ondorengoak Dielsek beste lagun batzuekin landu zituen.
Erabilera sintesian
Molekula konplexuen sintesian Diels-Alder erreakzioa urratsetakoa da, esaterako pestiziden eta botiken sintesia. Adibidez, Diels eta Alderren lehen artikuluan aipatzen den anhidrido maleikoaren eta 1,3-butadienoaren arteko erreakzio asko usatu da zeregin horretarako.
Beste adibide bat da R.B. Woodward-ek eginiko kolesterolaren eta kortikoideen sintesia. Prozesua Diels-Alder erreakzioaren bidez hasten da. Butadienoaren eta kinonaren erreakzioak kortikoideen hezurduraren C eta D eraztunak erregioselektibitate egokiarekin eratzea posible egiten du[5].