Diana Zurco (Hurlingham, Buenos Aires, Argentina, 1980ko urriaren 12a) argentinar irrati-esataria eta telebista-aurkezlea da. 2020az geroztik Televisión Pública telebista katean egiten du lan.
Bizitza
Hurlinghamgo Cardenal Stepinac eskola katolikoan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak. Ikasketak amaitu ondoren, zenbait ile-apaindegitan eta edertasun-zentrotan egin zuen lan. Egun batean, beste norabide bat hartu zuen eta esataritza ikasi zuen.
2014ko abenduan esatari nazional diploma lortu zuen ISERren.
2015ean esatari eta erredaktore hasi zen Radio de la Ciudad irrati kateko albistegietan.
2020ko martxoaren 16az geroztik Televisión Pública telebista kateko albistegietan egiten du lan aurkezle.