DevOps ingeleseko development (garapena) eta operations (operazioak) software ingeniaritzan ematen den praktika bat da. Honen helburua Software garapena eta software operazioak bateratzea da. DevOps mugimenduaren ezaugarri nagusienetakoa automatizazioa eta softwarea sortzeko pausu guztien monitorizazioa. Honela dena monitorizatzea da gakoa: integrazioa, probak, inplementazioa eta azpiegituraren administrazioa barne. DevOps-ekin garapen ziklo asko eta laburragoak ditugu, honela software publikatze fidagarriagoak egin daitezke.