Dendaraba Gasteizko hirigunean Bake, Posta eta Independentzia kaleen artean kokatuta dagoen merkataritza-gunea da. 1990. urteko abenduan inauguratu zen.
Guztira 4.000m² ditu, 2.300 m² dira dendek hartzen dituztenak eta beste 1.700 m² oinezkoentzako guneenak, bi solairutan banatuta. Hiri merkatal-gunea da, hau da, ohiko merkatal guneak ez bezala, hiriaren bihotzean dago. Hiru sarrera ditu, Bakea, Posta eta Independentzia kaleetan.
Horrez gain, merkatal-guneak 800 kotxerentzako aparkalekua dauka, bai merkatal-gunean zein inguruko kaleetan.
Kanpo estekak