Dena Dincauze

Dena Dincauze
Bizitza
JaiotzaBoston1934ko martxoaren 26a
Heriotza2016ko abuztuaren 14a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten

Dena Ferran Dincauze, jaiotzez Dena Ferran (Boston, Massachusetts, 1934ko martxoaren 26a ; † Amherst, Massachusetts, 2016ko abuztuaren 14a) [1], arkeologo estatubatuarra izan zen. Bere ikerketaren ardatza Ingalaterra Berriko historiaurrearen azterketa izan zen, bereziki Massachusetts inguruan.

Biografia

Dincauze Concord-en (Massachusetts) hazi zen lau anai-arrebekin. New Yorkeko Barnard Collegen ikasi zituen antropologia eta geologia, eta 1956an magna cum laude lizentziatua jaso zuen bertan. [1] Ondoren, bere ikasketak Fulbright programaren barruan [2] jarraitu zituen Cambridgeko Unibertsitatean eta han historiaurreko arkeologian diploma lortu zuen 1957an. 1967an Harvard Unibertsitatean doktoretza jaso zuen Massachusetts ekialdeko errausketa hilerriak [2] tesiarekin.

Ameriketako lehen gizakien agerpen eta arkeologian berezitutako arkeologoa izan zen.[3]

Argitalpenak (hautaketa)

  • Cremation Cemeteries of Eastern Massachusetts (= Papers of the Peabody Museum of Archaeology and Ethnology Vol. 59, No. 1). Peabody, Museum, Cambridge MA 1968.
  • The Neville Site. 8000 Thousand Years at Amoskeag, Manchester, New Hampshire. Peabody, Museum, Cambridge MA 1976.
  • Environmental Archaeology. Principles and Practice. Cambridge University Press, Cambridge 2000, ISBN 0-521-31077-6 .


Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Dena F. Dincauze» artikulutik itzulia izan da, 2021-03-17 data duen 209891445 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-03-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Nachruf in The Concord Journal 24. August - 1. September 2016.
  2. a b David L. Browman, Stephen Williams: New Perspectives on the Origins of Americanist Archaeology. University of Alabama Press 2002.
  3. Mithen, Steven. (2003). «25. On the Banks of the Chinchihuapi.» After the ice: a global human history, 20 000 - 5000 BC. (2. impression. argitaraldia) Weidenfeld & Nicolson ISBN 978-0-297-64318-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!