Demokrazia Europan 2025 Mugimendua edo DiEM25 (ingelesez: Democracy in Europe Movement 2025), europar mugimendu politikoa da, 2015ean Gianis Varufakis Greziako finantza ministro ohiak bultzatu zuena. Mugimenduaren aurkezpen ofiziala 2011ko otsailaren 9an egin zen BerlingoVolksbühne antzokian.[1] Mugimenduaren helburua Europar Batasuna erreformatzea da ordezkaritza zuzena izango duen Parlamentu burujabe bat sortzeko, Parlamentu nazionalekin eta gainerako eskualde edo tokiko erakundeekin boterea partekatuko duena".
Mugimendu honek Europaren ideia berrindartu nahi du demokraziaren arabera arautuko den jendearen batasuna bezala eta ez mugimenduak deitoratzen duen gaur egun Europar Batasuna; aginduak ematen dituen teknokratez osatutako estatu bat.[2] Argumentu hori indartzeko, zortzi aspektu desberdin aipatzen dira gobernantza, konsentimentuz baino, elkarrekintzaren bitartez egiteko.