Defizitaren muga konstituzionala edo aurrekontuen urrezko arauaEstatu baten konstituzioan jasotako arau fiskala da, defizit estrukturala eta zor publikoa mugatzen dituena.[2] Estatu askoren arautegian jasota dago: Alemaniak bere konstituzioaren 110. artikuluan ezartzen du; Suitzan bere konstituzioaren 126. artikuluan; Frantziak 2008an ezarri zuen bere konstituzioan;[3] eta Espainian 2011ko irailaren 7an, Konstituzioaren artikuluen aldaketa bat bozkatu zuten, aurrekontuen urrezko arau bat sartuz. Zuzenketak Estatuko urteko defizit estrukturala (zentrala, autonomikoa eta udalekoa) 2020tik aurrera %0,40ra mugatu zuen.[4]