Death Wish V: The Face of Death (euskaraz Heriotz Nahia V: Heriotzaren Aurpegia), 1994ko Allan A. Goldstein estatubatuarrak zuzendutako ekintza thriller film bat da. Charles Bronson, Lesley-Anne Down, Michael Parks, Saul Rubinek eta Ken Welsh aktoreek antzeztu zuten.
Death Wish (1974), Death Wish II (1982), Death Wish 3 (1985) eta Death Wish 4: The Crackdown (1987) aurrekariak dauzka. Lehenbiziko filma 1972ko Brian Garfield idazlearen izen berdineko eleberrian oinarritua dago.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York, Paul Kersey (Charles Bronson) gizasemea Olivia Regent (Lesley-Anne Down) moda munduan lan egiten duen emakume erakargarriarekin ezkontzear da, baina bere emazteagaia Tommy O'Shea (Michael Parks) mafiaburu arriskutsuaren neskalagun ohia da, Oliviaren negozioa kontrolatu eta bien alaba bahitu nahi duen gizatxarra. Oliviak Tommy O'Shea, baina Tommyren morroiek Oliviaren aurpegi ederra desitxuratu eta ondoren hura erail eta alaba bahitzea lortuko dute. Paul Kerseyk sindikatuak, abokatu onenak eta bere zerbitzupeko poliziak menpe dituen mafia erakunde horren aurka legea ez dela eraginkorra ikusirik, juztizia bere eskutik hartu eta mafiagizonak banan-bana ahal bezain modu beldurgarrienean akatzen joango da, neskatoa askatzeko helburuz.
Aktoreak
Kanpo estekak