Dassault Mirage F1 (euskaraz: «ispilatze») Dassault Aviation konpainia frantziarrak ekoitzitako hirugarren belaunaldiko erreakziozko eraso-hegazkina da. Mirage III.ean oinarritutako ehiza-hegazkin arin hau 1960ko hamarkadaren amaieran diseinatu zuten Frantziako Aireko Armadarentzat. Deltako hegal tradizionala utzi eta gezi eta diedro negatiboaren itxura modernoagoa hartu zuen. Hegal-konfigurazio horrekin, hegazkinaren prestazioak hobetu nahi ziren aireratze eta lurreratze laburrei dagokienez, baita maniobragarritasunari dagokionez ere (delta sinpleen arazoetako bat), flapen eta eraso-ertzeko slat-en bidez.
69 kN inguruko SNECMA Atar turborerreaktore batek bultzatzen du, mantentze errazekoa eta hegazkinari potentzia-pisu erlazio ona ematen diona. F1 estandarrek (F1C eta deribatuak) aireko aire Cyrano IV radarra daramate, lurreko eraso-ahalmen mugatuarekin. Modelo guztietan ikus daitekeen eserlekua zero-zero motako Martin-Baker da.
Dozena bat herrialdetara esportatu dute, horietako askotan borrokan sartuz, eta 700 ale baino gehiago egin dituzte.[1]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Federation of American Scientists. (1999-3-11). fas.org.
Kanpo estekak