Daniela Thomas (Rio de Janeiro, Brasil, 1959) brasildar zine zuzendaria, eszenografoa eta artista plastikoa da.
Ziraldo marrazkilariaren alaba da, eta Antonio Pinto konpositorearen arreba.
Ibilbidea
Urrezko Globorako izendatua, bere lehen antzerki-lana Samuel Becketten All Strange Away obraren eszenografia izan zen, New Yorkeko La MaMa antzokian, 1983an. 1985etik Brasilen, Daniela antzeri nazionaleko hainbat eszenografiaren arduradun izan zen, eta antzerkia eta zinema idazten ere nabarmendu izan da. Zineman, batez ere Walter Sallesekin egin izan du lan, eta antzerkian, askotan, Felipe Hirsch eszena-zuzendariarekin kolaboratu izan du eszenografo gisa. 1996an, Terra Estrangeira filma zuzendu zuen Walter Sallesekin. 2007an, berriz ere Walter Sallesekin, Linha de Passe filma zuzendu zuen, eta filmeko Sandra Corvelonik Cannesko zinemaldian aktore onenaren saria irabazi zuen.
2016an, Fernando Meirelles eta Andrucha Waddingtonekin batera, Rio de Janeiroko Udako Joko Olinpikoen Hasierako Zeremonia zuzendu zuen.
Filmografia
- 1996 : Terra Estrangeira, Walter Sallesekin batera
- 1998 : Meia notte, Walter Sallesekin batera
- 1998 : Somos Todos Filhos da Terra (court-métrage documentaire), Walter Salles, Kátia Lund et João Moreira Salles
- 2003 : Castanha e Caju Contra o Encouraçado Titanic (film laburra), Walter Salles et George Mourarekin batera
- 2002 : Armas e Paz (film laburra), Walter Sallesekin batera
- 2006 : Paris, je t'aime segment Loin du 16e, Walter Sallesekin batera
- 2007 : Bem-vindo a São Paulo, segment Odisséia
- 2008 : Linha de Passe, Walter Sallesekin batera
- 2008 : Stories of Human Rights, segment Voyage Walter Sallesekin batera
- 2009 : Insolação, Felipe Hirschekin batera
- 2017 : Vazante (film) []
- 2018 : O Banquete []
- 2018 : Half The Sky, segment Back
- 2019 : Tuã Ingugu (film labur dokumentala)
- 2019 : Interdependence Film 2019 (film kolektiboa)
Sariak
- Grande Prêmio Cinema Brasil de melhor direção, por O Primeiro Dia (1998).
- Prêmio Ariel de Prata de melhor filme latino-americano, no México Academy Awards, por O Primeiro Dia (1998).
- Indicação ao Grande Prêmio Cinema Brasil de Melhor Lançamento de Cinema, por O Primeiro Dia (1998).
- Prêmio Rosa Camuna de Ouro, no Encontro de Filmes de Bérgamo, por Terra Estrangeira (1995).
- Indicação à Palma de Ouro (melhor filme) no Festival de Cannes (2008)
- Prêmio Carlos Gomes 2009 - melhor cenário pela ópera O Castelo do Barba-Azul
Kanpo estekak