Lesly Daniela Andrade Rivera, izen artistikoz Daniela Andrade, (Montreal, Quebec, Kanada, 1992ko abuztuaren 15a- ) hondurastar jatorriko abeslari eta musikagile kanadarra da[1].
Biografia
1987an Hondurastik Kanadara emigratu zuen familia batean jaio zen, Montrealen, 1992an[2]. 2008ko martxoan YouTube plataforman abesti ezagunen bertsioak plazaratzen hasi zen[1] eta Beyonce, Nirvana edota Edith Piafen bertsioekin oso ezagun egin zen. 2023rako ia bi milioi jarraitzaile zituen eta 300.000 ikustalditik gora. 2009an egindako Coldplayren "The Scientist" abestiaren eta Frank Sinatraren "Fly Me to the Moon" abestiaren bertsioak bereziki izan ziren arrakastatsuak eta 2011ean aurreneko EPa atera zuen, Bright Blue izenekoa.
2015ean Vista Prize saria irabazi zuen, 2016an Premios Juventud safrietarako izendapena jaso zuen[3] eta 2020an Prism Prizeko Hi-Fidelity Award saria irabazi zuen musika bideo berritzaileengatik[4].
Diskografia
Diskoak
- Things We've Said (2012)
- Covers, Vol.1 (2013)
- Tamale (2019)
EPak eta singleak
- Bright Blue (2011)
- The Christmas EP (2013)
- Latch (2014)
- Crazy In Love (2014)
- La Vie En Rose (2015)
- Shore (2016)
- Nothing Much Has Changed, I Don't Feel The Same (2020)
Erreferentziak
Kanpo estekak