Cumbernauld House Eskoziako Cumbernauld herrian dagoen jauregi historikoa da, Iparraldeko Lanarkshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Cumbernauld gaztelua egon zen tokian eraikita dago. Gaztelu hartan Maria I.a Eskoziakoa bisitan izan zen 1562an baina 1651ean Monck generalak setiatu eta suntsitu egin zuen.
Cumbernauld House John Flemingek, Wigtowngo 6. Earlak eraiki zuen 1731 urtean eta William Adam arkitektoak diseinatua izan zen. Gazteluaren hondarrak ikuilu bihurtu ziren orduan baina 1746an soldaduek erre egin zuten jakobiten matxinadaren garaian. 1870an etxea hustu eta berriztu egin zuten. 1955ean Cumbernauldeko udalari eman zitzaion berak mantendu eta kudeatu zezan.
Iruditegia
Kanpo estekak