Concha Murua Vélez de Mendizábal (Gasteiz, 1957) irakasle eta idazle arabarra da.
Karrera
Ingeles Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Literatura Amerikarreko ikasketak egin zituen Long Island-eko Unibertsitatean (New York, Estatu Batuak) eta Cine y Literatura Angloamericana. Aspectos de la literatura y del cine británicos ('Zinea eta Literatura Angloamerikarra. Britainiar literatura eta zinearen ezaugarriak') ikerketan parte hartu zuen Errioxako Unibertsitatean (1998).[1] Gidoilari eta zuzendari ikasketak dauzka Centro Artes Escénicas de Saroberen erakundean ikasita (2000), eta hiru film labur egin zituen.[2]
Dokumentalen errealizazioan masterra dauka eginda ESCAC eskolan (Escola Superior De Cinema i Audiovisuals De Catalunya)[3], gidoilari eta errealidore izan zen Sin etiquetas dokumentalean (2001) Escándalo Films, S. L. produktorak ekoitzia eta Los amigos (2000)[4]
Cuaderno Sabático izeneko bloga argitaratu zuen (2015-2016).[5]
Gai filosofikoak lantzen dituen Mentes Inquietas-Jakin Mina[6] aldizkariaren erredakzio taldearen kidea eta kolaboratzailea da, Gasteizen editatzen dena.[7]
Lana
- La Taza griega (2017ko otsaila)
- La mujer que también fuma y otros cuentos (2018)
Bideoak
- "La mujer que fuma y otros cuentos" lanaren aurkezpena[8]
Audioak
- "La mujer que también fuma y otros cuentos", Concha Murua-ren azken lana. Radio Vitoria (2018/02/14)[9]
Erreferentziak