Concha Carretero

Concha Carretero

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1918
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril, 2014 (95/96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

Concha Carretero (Bartzelona, Katalunia, 1918Madril, 2014ko urtarrilaren 1a) militante komunista antifrankista izan zen, Gazteria Sozialista Bateratuetako (JSU) kidea. Espainiako Gerra zibila amaitu eta gutxira fusilatutako Hamahiru Arrosen gelakidea izan zen espetxean.

Biografia

Bartzelonan jaio zen, baina familia Madrilera joan zen bi urte besterik ez zituela. Bere aita anarkista zen eta gazte hil zen.[1]

Madrilen tropa frankistak 1939ko martxoaren amaieran sartu ondoren, kartzelaratu egin zuten Gazteria Sozialista Bateratuetako kide izateagatik, orduan Espainiako Alderdi Komunistaren orbitan. JSUko beste lankide batzuen gelakidea izan zen, eta haietako hamahiru fusilatu egin zituzten 1939ko abuztuaren 4an, 13 arrosak izenez historiara pasatuz. Egun horretan bertan, Concha Carretero Madrilgo Almudena hilerrira eraman zuten, fusilatze-simulakroa egin zioten lekura. Ventasko emakumeen espetxera itzuli zenean, jipoitu egin zuten, eta, esnatu zenean, 13 lagunen heriotzaren berri izan zuen. Hamaika hilabete eman zituen espetxean.

Franco jenerala hil ondoren, Hamahiru Arrosen oroimena aldarrikatzeko ahaleginak egin zituen, baita egun berean fusilatu zituzten 43 gizonak eta «nire 43 krabelinak» ahaztu gabe. Hitzaldiak ematen zituen ikastetxeetan, eta urtero Hamahiru Arrosen omenez egiten ziren omenaldietan parte hartzen zuen. «Denetik ikusi dut nire bizitza luzean, gehienetan bidegabekeriak», esan zuen horietako batean.

Benito Zambrano zuzendariari lagundu zion La voz dormida filma egiten. Concha hil zenean, Podemoseko buruzagi Pablo Iglesiasek, David Jorge historialariak edo Lucía Socam kantautoreak gogora ekarri zuten.[2][3][4]

Erreferentziak

  1. "Concha Carretero, luchadora antifranquista", El País, 2 de enero de 2014.
  2. [1]"Murió Concha Carretero, luchadora por la libertad, compañera de celda de las 13 Rosas. Que la tierra te sea leve"
  3. [2]"Que su nombre no se borre de la Historia". Público, 2 de enero de 2014.
  4. [3][Betiko hautsitako esteka] Lucía Sócam dedica el último concierto de la gira a Concha Carretero

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!